Festa batzordearen bilkura, ostegunean

Ataria 2018ko maiatzaren 16a

Ibarrako Festa Batzordeak deituta beste bilera bat egingo dute jaiak antolatzeko. Bilera bihar izango da, osteguna, 19:00etan udaletxeko batzar aretoan.

Festen errepasoa egingo dute egunez egun, musika taldeez ariko dira, jardueren aurrekontua ere izango dute kontuan eta baita bozeto zein diseinu lehiaketak ere. Maiatzaren 31n Emagineko Miren Arangurenek eskainiko duen Festadezagun tailer irekiaz ere ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!