Trial erakustaldi batekin hasiko dituzte Izaskungo jaiak

Ataria 2018ko maiatzaren 14a

Irene Caminos, Ion Areitio eta Gorka Susperregik erakustaldia eskaini zuten, iaz.

Izaskungo jaiak ospatuko dituzte maiatzaren 19tik 21era. Irene Caminos eta Javi Alonso izango dira lehen egunean, erakustaldia egiteko.

Egitaraua

Maiatzak 19, larunbata

  • 18:00. Trial erakustaldia Irene Caminosekin eta Javi Alonsorekin. Caminosek hirugarren egin zuen 2017ko munduko txapelketan eta Alonso bi aldiz izan da Europako txapeldun.
  • Ondoren, pintxo eta sagardo dastatzea.

Maiatzak 20, igandea

  • 12:00. Herri kirolak: Arria V.a eta Alex Txikon aizkolariak eta Idoia Etxeberria harri-jasotzailea.
  • 14:30. Herri bazkaria eta ondoren, Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolarien emanaldia.
  • 18:00. Gorriti eta bere animaliak.
  • Ondoren, erromeria Mireia, Haizea eta Izarorekin.

Maiatzak 21, astelehena

  • 10:00. Diana.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Herri hamaiketakoa.
  • 13:00. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.
  • 17:30. Alurr dantza taldearen emanaldia.
  • Segidan, haurrentzako gozokiak.
  • 18:30. Bertso saioa Sebastian Lizaso eta Anjelmari Peñagarikanorekin.
  • 19:30. Erromeria Loatzo Musika Eskolako soinujoleen eskutik, eta jaien amaiera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!