Ibarrako jaietarako diseinu lehiaketa ireki du udalak

Ataria 2018ko maiatzaren 9a

Ekainaren 15a da esku programaren azalerako eta kartelerako lanak aurkezteko azken eguna.

Ibarrako Udalak ireki du jada San Bartolome jaietako esku programarako azala eta kartela aukeratzeko lehiaketa. 16 urtetik gorako edozeinek aurkeztu ditzake lanak, baina bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Lanak ekainaren 15a 13:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Ibarrako kultur etxean.

Lan guztiek Ibarrako jaiak 2018 leloa izan beharko dute eta era berean, Ibarrako jaiekin zerikusia duen ezaugarriren bat edota irudiren bat izan beharko dute.

Generoaren irudikapenean erabilitako irudiek oreka izan beharko dutela ere esan dute, «rol eta estereotipo tradizionalak azpimarratu gabe, eta sexu, arraza, adin, kultura edo sexu aukeren arloan desberdintasunen tratamendu gutxiesgarria ekidinez», esan du udalak.

Sari bakarra banatuko dute, 300 eurokoa, eta lehiaketara aurkezten diren lanak jendaurrean erakutsi ahal izango dira. Saririk jasotzen ez duten lan originalak aurkeztutako leku berean jaso ahal izango dira uztailaren 9tik 13ra, 10:00etaik 13:00etara. Udalak erabakiko du zer egin jasotzen ez diren lan guztiekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!