Izaskungo erromeria, maiatzaren 18an

Ataria 2018ko apirilaren 26a

Ibarrako Bizi Nahi elkarteak Izaskungo erromeria antolatu du. Maiatzaren 18an izango da eta egun osoko festa egingo dute.

Egitaraua:

Maiatzak 18, ostirala

  • 11:30ean aterako da autobusa Izaskunera, ohiko tokitik.
  • 11:45ean toka mutilentzat.
  • 12:15ean toka emakumeentzat.
  • 13:00etan Bizi Nahiko hildako kideak oroitzeko meza.
  • 14:00etan bazkaria eta dantzaldia.
  • 19:00etan festaren bukaera eta autobusa.

Bazkarirako txartelak erosi daitezke jada elkartean bertan; elkarteko kideek 25 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek 30 euro.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!