Marce Tena margolariak antolatu ohi duen lehiaketa, igandean

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 25a, 18:00
Marce Tenak Cheyenne tabernan duen lanetako batzuk.

Bosgarren urtez egingo dute Aire Zabaleko Margo Lehiaketa; San Inazio auzoaren 50. urteurrena izan beharko dute ardatz.

Ibarrako Marce Tena margolariak Niresku eskola du herrian bertan, eta duela bost urte Aire Zabaleko Margo Lehiaketa antolatzen du eta aurtengoan Ibarrako Udalaren laguntza ere jaso du. Igandean izango da, hilak 29, eta parte hartzen dutenek San Inazio auzoaren 50. urteurrena izan beharko dute ardatz.

Lehiaketa 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta margoak egunean bertan egin beharko dituzte, 10:00etatik aurrera. Teknika eta formatu librean  egin ahal izango dituzte lanak eta margoak goizean zehar egingo dituztela bermatzeko parte hartzaileak San Inazio auzoko frontoira joan beharko dute 10:00etatik aurrera eta bertan zigilatuko dituzte euskarriak. Lanak frontoian aurkeztu beharko dira 14:00ak baino lehen. Sari banaketa 18:30ean izango da leku berean eta bi sari emango dituzte taldetan banatuta: 0 eta 6 urtekoen artekoa, 7 eta 11 urte bitartekoa, eta 12-17 urte artekoak. Izena egunean bertan eman ahalko da.

Ez da hori, dena den, Marce Tenak eskuartean duen proiektu bakarra. Eskolaz eta lehiaketaz gain, 8 margolan baititu ikusgai Anoetako Cheyenne tabernan. «Lan gehienak figuratiboak dira, baina fantasia dute, nire ezaugarria da hori», esan du. Emakumeak margotzea du gustuko, eta hori ikusi daiteke Anoetako Cheyennen.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!