Ohiko osoko bilkura izango dute gaur, Ibarrako Udalean. 18:00etan hasiko da eta gaien artean dago EAJko zinegotzi berriaren izendapena. Aurreko bilkuran kargua hartu zuen Jose Agustin Arrietak, baina uko egin dio, eta beraz, Jose Ignacio Aiestaranek hartuko du bere tokia. Bi mozio ere izango dituzte hizketagai: ELA eta LABek Asuncioneko langileen inguruan aurkeztutakoa eta Bizi-Nahi eta Duintasuna elkarteek pentsioen inguruan egindakoa. Ibarrako izendegi eguneratuaren onarpena ere izango dute gaien artean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?