M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Ibarrako herri osoan entzun dira emakumeen aldarriak

Iñigo Terradillos 2018ko martxoaren 8a

Haur, gazte nahiz heldu. Adin guztietako emakume ugari elkartu da eguerdian Ibarrako plazan. Gogotsu, kartelak eta pegatinak banatu dituzte denen artean, eta plazan borobilean batu ostean, giza katean abiatu dira bertatik.

Euskal Herria kale osoa zeharkatu dute Tolosaldeko emakumeok planto! zioen kartelaren atzetik, eta herriaren sarrerara iristean, lan, zaintza, hezkuntza eta kontsumo arloan deituriko mobilizazioen zergatia azalduz manifestua irakuri dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!