M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Martxorako egitaraua prestatu du Ibarrako Kaxkubi emakume taldeak

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko mar. 1a, 11:00

Martxoaren 7an Kontukantoik ipuin kontaketa saioa eskainiko du.

Kaxkubi emakume taldeak hainbat ekitaldi antolatu ditu martxorako, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.

Udalaren laguntzaz martxoaren 15era bitarteko egitaraua prestatu dute eta lehen ekitaldia asteartean egin zuten; Bilgune Feministako kideak izan ziren kultur etxean mugimendu feministak M8rako deitu duen greba deialdiaz hitz egiteko.

Hurrengo hitzordua martxoaren 4an izango da, Lilatoia izango da Donostian eta udalaren laguntzaz autobusa antolatu dute bertaratzeko. 09:00etan aterako da plazatik eta 13:00etan itzuliko dira Donostiatik.
Martxoaren 7rako umeentzako ipuin kontaketa bat antolatu dute. Baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak ipuina kontatuko du Kontukantoik.

Martxoak 8
Martxoaren 8an bertan 12:00etan giza katea egingo dute plazan eta festetako zapia eramateko eskatu dute, besoan jartzeko. 19:00etan Tolosan egindako eskualde mailako ekimenarekin egin dute bat eta Tolosako Zerkausira jaitsiko dira.

Martxoaren 15ean Ezpain gorriak helduentzako ipuin kontaketa egongo da Dorleta Kortazarren eskutik, 19:30ean kultur etxean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!