Ezin egin gabe utzi

Irati Saizar Artola 2018ko otsailaren 18a

Eguraldi txarragatik bertan behera geratu ziren zenbait aisialdi talderen emanaldiak. Ibarrako Txiribitu taldeak aurrez prestatuta zuten emanaldia gaur egitea erabaki du. 

Hain ondo ikasitakoa ezin egin gabe utzi. Gaur ere tanta batzuen azpian dantzatu behar izan dute, baina halaxe egin dute Txiribitu taldekoek. Herriko plazan egin dute lehen emanaldia eta herrian zehar mugitu dira ondoren. Tartean, hamaiketakoa egiteko geldialdia egin dute. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!