Ibarrak ezin izan du Betigazte garaitu

Ataria 2018ko otsailaren 17a

Ibarrako kiroldegia jendez lepo egon da gaur, sokatira jardunaldia ikusteko. 8x8 goma gaineko modalitatean, 600 kilotan, gizonezkoen finala jokatu dute, Ibarrak Betigazte estu hartu badu ere, ezin izan du garaitu. Ibarrak bigarren egin du.

Lesakako taldea gutxigatik garaitu du Ibarrako taldea. Atzetik geratu dira Gaztedi, Sokarri, Murueta eta Txantrea. Lesakako taldeak, hortaz, Txinako Munduko Txapelketan parte hartuko du, euskal selekzioa ordezkatuz.

Bestalde, emakumeen 500 kiloko bigarren jardunaldia ere jokatu da Belabietan. Badaiotz taldeak irabazi ditu tiraldi gehien, eta atzetik utzi ditu Gaztedi, Ibarra, Berriozar, Txantrea eta Betigazte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!