Argazki erakusketa, Ibarrako San Inazio auzoaren 50. urteurrena dela eta

Ataria 2018ko otsailaren 10a

Ibarrako San Inazio auzoak 50. urteurrena ospatzen du aurten, eta hori dela eta argazki erakusketa bat egin nahi du Ibarrako Udalak. Bilduma osatu ahal izateko herritarren laguntza eskatu du.

San Inazio auzoaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldi bereziak antolatu nahi ditu udalak eta hori dela eta, bilerak egiten ari dira. Horietako azkenekoan argazki erakusketa bat egitea adostu zuten eta horretarako herritarrei garai bateko argazkiak, jaietako egitarauak, egunkarietako albisteak eta abar kultur etxera eramateko eskatu dute. Era berean, kultura@ibarra.eus helbidera bidaltzeko aukera ere eman du udalak.

Urteurrena ospatzeko bilera gehiago ere egingo dituzte, eta hurrengoa otsailaren 16an izango da, 20:00etan, Bizi Nahi elkartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!