Lilatoia prestatzeko taldea osatu dute Ibarran

Ataria 2018ko otsailaren 9a

Ibarrako Udalaren laguntzaz, Kaxkubi emakume taldeak martxoaren 4ko Lilatoia elkarrekin prestatzeko topaketak antolatu ditu.

Korrika egiteko hitzorduak antolatu dira, datozen egunetan: otsailaren 15ean, 22an eta martxoaren 1ean 19:30ean, Ibarrako plazatik abiatuta.

Lilatoiera joateko autobusa antolatu dute, gainera. Doakoa izango da parte-hartzaile eta animatzera doazen guztientzat. Izen ematea, Zubiaurre tabernan egin beharko da, otsailaren 29ra bitarte.

Martxoaren 4ean, joaneko autobusa 09:00etan irtengo da. Buelta, berriz, 13:00etan egingo du, Bulebarretik.

Harremanetarako: ibarrakoemakumetaldea@gmail.com

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!