Belabietako gimnastak bikain Azpeitian

Ataria 2018ko otsailaren 7a

Pasa den larunbatean, gimnasia erritmikoko eskolarteko nahiz amateur mailako lehen fasea jokatu zuten Belabietako gimnastek Azpeitiako kiroldegian.

Infantil A mailan Inko Oruesagastik bosgarren egin zuen uztaiarekin.

Kadete B mailan, taldeka, 13. egin zuen Belabietak. Bakarkako lanean, sokarekin zazpigarren izan zen June Agirre, eta 14. amaitu zuen Olaia Plazaek.

Jubenil A mailan, taldeka, 6. postuan sailkatu zen Belabieta. Bakarka, berriz, Ane Calegain ere seigarren izan zen mazekin, eta Alazne Iturbe hamaikagarren.

Jubenil B mailari dagokionez, Belabietak bigarren egin zuen. Bakarkako lanean Naroa Bengoetxeak seigarren egin zuen mezekin, eta Lide Lertxundik zortzigarren.

Senior A mailan, 5. postua lortu zuen Belabietak, eta Maider Zabala 12. izan zen pilotarekin.

Senior B mailan, Aintzane Agirrek 3. postua lortu zuen pilotarekin eta Edurne zortzigarren izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!