Ikasle Eguna egingo dute larunbatean, Gaztetxean

Ataria 2018ko urtarrilaren 18a

Ikasle Abertzaleak-ek deituta Ikasle Eguna izango dute larunbatean, hilak 20, Ibarrako Gaztetxean.

16:00etan hezkuntzak sistema kapitalistan betetzen dituen funtzioen inguruko mahai-ingurua egingo dute eta 18:30ean poteoa izango dute. Manifestazioa ere egingo dute 20:00etan, eta ondoren jokoak egingo dituzte.

21:30ean bokatak afalduko dituzte Gaztetxean bertan, eta horien artean beganoentzako bokatak egongo dira aukeran. Eguna kontzertuekin amaituko dute; Antzarrak perratzera, Altxa gudari, Koltxoi! eta DJ Txikilins-ek jarriko dute musika.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!