Garaipen honekin sailkapen nagusian lehen postuan dago Fernandezen ontzia.
Hego Afrikan hartu zuten parte hartzaileek hirugarren etapako irteera. Dongfeng eta Mapfre-ren arteko lehia ikusgarria izan da. Parean ibili dira bi ontziak, eta azkenean, ibartarrarena gailendu da.
Laugarren etapa urtarrilaren 2an hasiko da, Australian. Volvo Ocean Race-ko ontziak Hong Kong-era heltzea izango dute helburu.
