Merkatu Txikia laguntzeko epea, zabalik

Ataria 2017ko abenduaren 7a

Larunbatean bukatuko da Ibarratik Misio Taldeak antolatzen duen Merkatu Txikira gauzak eramateko epea. 17:00etatik 20:30ak arte jasotzen dituzte plazan bertan dagoen parrokiako lokalean. 

Merkatu Txikia abenduaren 10etik 17ra irekiko dute eta jasotzen duten dirua Ekuador, Honduras eta Indian abian dituzten proiektuetara bideratuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!