Gipuzkoako Urak-en lanek mugikortasun arazoak sortuko dituzte Ibarran

Ataria 2017ko abenduaren 5a

Gipuzkoako Urak obra egiten ari da Ibarrako Euskal Herria kalean, baina datorren astelehenean, abenduak 11, herritarren mugikortasunean eragin handia izango duen fase bat hasiko da.

Hain zuzen, Ibategitik Euskal Herria 65 kaleraino errail bat itxi egingo dute 24 orduz Berastegiko noranzkoan; bi astez itxiko dute eta trafikoa semaforoen bidez erregulatuko da egunez eta gauez. Ibarrako udalak ilara handiak sortuko direla aurreikusten du, eta eragin handiena auzo hauetan izango da: Azkue, Zaldune, San Bartolome, Uzturre eta Ikastola.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!