300 eta 260 kilotan Euskal Herriko Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko da igandean, abenduak 3, Ibarrako Belabieta kiroldegian. Goma gainean 4x4ko modalitatean ibiliko dira taldeak, bi multzotan banatuta. Ibarrako Sokatira Taldea bertan egongo da, lau talderekin. Hirugarren jardunaldia abenduaren 17an jokatuko da; bertatik aterako dira sei talde finalistak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?