Lapikoa zaintzearen artea

Itzea Urkizu Arsuaga 2017ko azaroaren 25a

Ibarran Babarrun festak hartuko du gaur eguna, eta goizean goiz ekin diote, lehiakideek, babarrunak prestatzeari. 

Osagaiez gain, Ibarrako babarrun festan eguraldia ere ia beti bera izaten da:hotza eta umela. Eta, eskerrak, aitzakia bikaina bilakatzen baita, udazkenetik negurako zubia, lehiaketaren ondoren babarrun eta sakramentuak jateko. 

Gaur ere, goizean goiz jarri dituzten lapikoak sutan, babarrun plater onenaren txapela irabazi nahi zutenek. Lehiakideek azaldu dutenez, sekretu handirik ez dute babarrunek: "Osagaiak bota eta itxaron egin behar". Horrela, plazako aterpean aritu dira, norbere estiloan. Bien bitartean, Hauspoa elkarteko antolatzaileek hirugiharra eta txorixoa prestatu dituzte. 

Eta, banarrun egun batek eskatzen duenari erantzunez, babarrun jatea egingo dute orain, arratsaldeko egitarauari heldu aurretik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!