Kiroldegia berritzeko lanak egin dira eta sauna erabilgarri dago jada, Ibarrako Udaletik jakinarazi dutenez. Lan horien ondorioz, ia urtebetez itxita egon da hidromasaje putzua ere. Segurtasuna bermatzeko azken lanak falta dira, baina baranda jartzean eta uraren froga kimikoak egindakoan prest egongo da erabiltzaileentzat.
Spa putzuaz eta saunaz gain, hainbat hobekuntza egin dira azken hilabeteetan. Kantxako argiteria berritu da; horrela, Led sistemako 34 argi jarri dira energia eta argi kontsumoa murrizteko. Kantxako markagailua ere berritu da eta gelako aireztapena, zoladura eta leihoak ere aldatu dira. Horretaz gain, emakumeen behe solairuko aldagelako sabaia ere berritu da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?