2018ko udal zerga araudiaren onarpena, datorren osoko bilkuran

Ataria 2017ko urriaren 25a

Herritarrek ekarpenak egiteko aukera izan dute eta araudia datorren osoko bilkurara eramango dute eztabaidatzeko.

2018 ekitaldiko udal zerga araudiaren gaineko kontsulta publikoa abiatu zuen Ibarrako Udalak eta ekarpenak jasota, datorren osoko bilkuran izango dute eztabaidagai. Behin osoko bilkuran onartuta emango diote behin betiko onarpena udal zerga eta tasei, eta horien artean bada aldaketarik.

Besteak beste, trakzio mekanikodun ibilgailuen tasari %1,6ko igoera ezartzea aurreikusi dute, «gastu publikoa euste aldera», esan du udalak. Era berean, zaborrak bildu eta deuseztatzeko tarifa guztiei %10eko igoera ezartzea jasotzen du alkatetza dekretuak, «zerbitzua defizitarioa delako». Udal kiroldegiko urteko abonua %10 igotzea ere jaso dute, hau ere defizitarioa delako.

Bada ere indargabetuko luketen tasarik; espaloietan barrena finketan sartzea eta bertatik ateratzea arautzen duena. «Garrantzi gutxikoa da eta arazoak sortzen ditu», esan dute. Ondorioz, bide publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea arautuko lukete.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!