Aurtengo Gabonetan ere apaingarri jasangarriak, Ibarran

Ataria 2017ko urriaren 25a

Ur botila huts handiak behar dituzte; azaroak 17a bitarte eraman behar dira udaletxera, 09:00etatik 14:00etara.

Urteak dira Ibarrako Udalak energia kontsumoa murrizteko eta argi-kutsadura gutxitzeko neurriak hartzen dituela. Helburua argi edukita, hainbat neurri abiarazi dituzte. Besteak beste, energia gutxiago kontsumitzen duten bonbillak jarri dituzte eta argiteria kopurua ere murriztu dute saltoki gehiago dituzten kaleetan soilik utziz eta argiak piztuta dauden ordutegia eta iraunaldia ere murriztuz. Honez gain, Gabonetan ohikoak diren argi eta apaingarrien inguruan ere kontsumo arduratsua bultzatzen dute 2010. urteaz geroztik.
Apaingarriak materiak birziklagarriekin egiten dituzte eta horretarako Uzturpe ikastolako ikasleen eta Goienetxe Fundazioko erabiltzaileen laguntza izaten dute.

Apaingarri jasangarriak egiten dituzte argiteriako energia kontsumoa murriztu eta bide batez, materialen berrerabilpena sustatzeko.  Aurten ur botila handiak behar dituzte apaingarri horiek egiteko eta udalak herritarren laguntza eskatu du botilak biltzeko. Ur botila huts handiak azaroaren 17a arte bilduko dituzte udaletxean bertan, 09:00etatik 14:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!