Asteazkenean, hilak 25, 17:30etik aurrera 5 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako saioa eskainiko du kultur etxeko areto nagusian, Ipuinen Lurraldea izenpean. Haurrak bakarrik sartu ahal izango dira saiora.
Ostegunean, hilak 26, leku eta ordu berean, 3 eta 5 urte arteko haurrei zuzendutako Ipuinetan plisti-plasta saioa eskainiko du. Haurrak zaintzaileren batekin egon beharko dute.