Ibarrako piperrak bere postua izango du Biper Festan

Ataria 2017ko urriaren 18a

Iaz ere Biper Festan izan ziren ibartarrak.

Ekoizleek, Hauspoak, 789k eta udalak Ibarrako piperrak eramango dituzte Ezpeletara; autobusa antolatu dute.

Ibarrako piperraren postua jarriko dute urriaren 28 eta 29an Ezpeletan (Lapurdi) ospatuko den Biper Festan.
Herriko ekoizleek, Hauspoa kultur elkarteak, 789 elkarteak eta Ibarrako Udalak jarriko dute postua. «Azken urteetan festa horretan Ibarrako piperrak izan duen arrakasta ikusita, aurtengoan ere bertaratzeko erabakia hartu da», esan du udalak.

Herriko eragileek eta udalak ibartarrak animatu nahi dituzte Ezpeletara eta hori dela eta, autobusa ere antolatu dute. Urriaren 29rako antolatu dute autobusa eta izena urriaren 20a baino lehen eman behar da. Autobusak plaza mugatuak dituenez, izena lehenbailehen emateko eskatu dute.

Izena kultur etxean eman behar da, bertaratuz edo 943 67 03 99 telefono zenbakira deituz. Autobusa 08:00etan aterako da eta 19:00etan itzuli.

Egun pasa egin nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte garraioaren eta piperraren elastikoaren truke eta autobusean bertan ordaindu beharko da. Eguneko otordua norberak eraman beharko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!