Irlanda eta bertako preso politikoen inguruko hitzaldia

Tolosaldeko Ataria 2017ko urr. 18a, 11:37

Diarmuid Breatnach Irlandako aktibistaren hitzaldia egongo da urriaren 24ean, datorren asteartean, Ibarrako kultur etxean, 19:00etatik aurrera. Breatnachek Irlanda eta Irlandako preso politikoen egoera izango du hizketagai, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gonbidatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!