51. urteurrena dela eta, bola eta toka txapelketak antolatu dituzte urriaren 29rako. Emeterio Arrese parkean ariko dira 10:30etik 11:30era. Hiru sailkapen egongo dira: orokorra, herritarren artekoa eta elkarteko kideen artekoa. Irabazleek Joxe Mari Barriola harategiko produktuekin osatutako poltsak jasoko dituzte eta izen emateak 5 euro balio du. Entrenamenduak ere egingo dituzte gaur, asteartean eta ostegunean, 17:30ean.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?