Hiru edukiontzi erre dira Ibarran

Ataria 2017ko irailaren 27a

Goizaldeko 01:00etan gertatu da Ibarrako Euskal Herria kalean, Segurtasun sailak jakinarazi duenez. Suteak ondoko dendako erakusleihoa eta toldoa kaltetu ditu eta eraikineko horma belztu egin du. Ez dituzte eraikineko bizilagunak ebakuatu behar izan. Suhiltzaileek itzali dituzte sugarrak, eta ertzainak ikertzen ari dira zerk eragin duen sua. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!