Garmendia eta Doyharzabalen garaipen handia

Tolosaldeko Ataria 2017ko ira. 20a, 12:21

Ibartarrek Aiaraldea Raid 24 ordu Non Stop lasterketa irabazi dute asteburuan. Mistoan zein maila absolutuan, podiumaren gorenera igo dira.

"Irteera puntuan talde asko elkartu ginen, lehiatzeko prest", azaldu dute ibartarrek. Aurretik 170 km eta 6.000 metroko bataz besteko malda positiboa zituzten zain; "eta buruan, amets bat: garaipena". Ez zen erraza izan, proba gogorra izaki: "Fisikoki asko exijitu digun raida izan da. Malda positibo handiarekin eta orientazio aldetik, gau konplexuenetako bat pasa dugu", azaldu dute Garmendiak eta Doyharzabalek. Irteera hartu orduko eurena egitera joan ziren ibartarrak, eta bigarren jarri ziren Euskat taldearen atzetik: "Lasterketa guztian mantendu genuen kontzentrazioa, eta gaueko sekzioan, Euskat taldea harrapatzea lortu genuen trekineko bigarren balizan. Handik aurrera eromena etorri zen. Taldeak nora ezean, bakoitzak ahal zuena egiten... Zortez, akats batzuk egin arren, beste taldeek baino denbora gutxiago galdu genuen". Postua mantentzea ere lortu zuten, helmugan maila guztietako txapeldun geratuz. Ibartarren zoriontasuna lehertu zen orduan: "Pozez gainezka eta hunkiturik amaitu genuen proba; gure urteko amets bat egi bihurturik!".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!