Festa batzordeak parte hartze handia nabarmendu du

Ataria 2017ko irailaren 19a

Ibarrako San Bartolome jaietako balorazioa egin du Festa Batzordeak eta esan du aurtengo jaietan parte hartze handia egon dela. «Festetan jende asko ibili da eta hori aberasgarria da beti jaientzat», esan dute.

Era berean, jaietan lanean aritu direnen lana goraipatu dute: «Herritar asko dira jaietan euren eskuak eskaintzen dituztenak eta eurei esker ateratzen dira batez ere, jaiak». Bukatzeko, jaien azken eguneko biharamunean herritar batek jasandako jipoa gaitzetsi dute. «Jaien ondorengo astelehen goizaldean ibartar batek jasotako erasoa gaitzesten du Ibarrako Udalak eta Ibarrako Gazte Asanbladaren testuarekin bat egiten dugu», esan dute.

Datorren urteko festei begira ere jarri dira Festa Batzordeko kideak eta 2018an San Bartolome jaiak abuztuaren 23tik 27ra ospatuko dituztela aurreratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!