Irailak 22 da kiroldegiko ikastaroetan izena emateko azken eguna

Ataria 2017ko irailaren 19a

Ibarrako Belabieta kiroldegiak ireki du neguko ikastaroetan izena emateko epea. Irailak 22 izango da izena emateko azken eguna eta ohi bezala, bi prezio izango dira, kiroldegiko bazkide direnentzat bat eta gainontzekoentzat, bestea.

Aurten cycling, pilates, zumba, junpfit, abdominal hipopresiboak, tonifikazioa, yoga, eskalatzea, 3. adinekoei zuzendutako gimnasia eta judoa egin ahal izango dira bertan.

PREZIOAK

Cyclinga, pilatesa, zumba, junpfita, tonifikazioa, yoga, eskalatzea eta judoa egin nahi dutenek, bazkide badira 204,10 euro ordaindu beharko dituzte eta bestela 281,18 euro. Abdominal hipopresiboen ikastaroak aldiz, 102,04 euro balio du bazkideentzat eta 140,58 euro gainontzekoentzat. 3. adinekoen gimnasia doakoa da. Ikastaro guztiak kiroldegian bertan eskainiko dituzte, judoa izan ezik, kirol hori egin nahi duenak Uzturpe ikastolako eraikinean izango du aukera. Izena kiroldegian bertan eman behar da eta zalantzak argitzeko 943 67 15 44 telefono zenbakira deitu daiteke edota ibarra@bpxport.es helbidera mezu bat idatzi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!