Kultur lantegiak, abian

Ataria 2017ko irailaren 19a

Ikasturte amaieran eskoletan landutako lanak erakusgai jartzen dituzte, kultur etxean bertan.

Ireki dute jada Ibarrako kultur etxeko kultur lantegietan izena emateko epea, eta irailaren 29a bitarte egongo da zabalik.

Aurten ere latindar dantzak, egur taila, ehoziriak, altzarien zaharberritze eta konpontzea, pintura eta eskulanak eskainiko dituzte. Eta horretaz gain, bi ikastaro berri ere badaude aukeran: argazkilaritza eta koadernaketa. Ikastaro guztiak urrian hasi eta ekaina bitarte luzatuko dira, argazkilaritzarena izan ezik, hori abenduan bukatuko da.

  • Argazkilaritza: Astearte eta ostegunak, 19:00-21:00 (66,75 euro).
  • Latindar dantzak: astearte eta ostegunak, 20:00-21:30 (153,38 euro).
  • Egur taila: Astearte eta ostegunak, 19:00-21:00 (175,29 euro).
  • Ehoziriak: Astearteak, 15:30-17:30 / 17:30-19:30, (87,89 euro).
  • Koadernaketa: Astearte eta ostegunak, 18:30-20:30 (175,29 euro).
  • Altzarien zaharberritze eta konponketa: Astelehen eta asteazkenak, 19:00-21:00 (175, 29 euro).
  • Pintura: Astearteak 15:30-18:30, eta ostegunak 15:30-16:30 (175,29 euro).
  • Eskulanak: Astelehen eta asteazkenak, 17:30-19:30 (175, 29 euro).

Izena emateko inprimakia,  hemen

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!