Ibarrako Sendi Ekintzak eta Kirol Elkarteak Mendi Duatloia antolatu dute beste behin. Larunbatean izango da, eta zazpigarrenez egingo dute. 2004 eta 2010 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoen txanda 11:00etan izango da. Izen ematea 10:30ean irekiko dute, plazan bertan. Helduak arratsaldean ariko dira. 16:00etan proba herrikoian parte hartzen duten 14 urtetik gorakoak aterako dira, eta hamar minutura aterako dira proba luzekoak. Azken horretan 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. www.kirolprobak.com atarian egin daiteke izen-ematea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?