'Bizi-nahi' erretirodunen bazkaria urriaren 8an egingo dute Belabietako kiroldegian. 25 euro ordaindu beharko dute bazkideek, eta 30 euro bazkide ez direnek. Izena emateko garaian jakinaraziko dute bazkariko menua, eta txartelean egongo da zozketako zenbakia ere.
Urriaren 5tik 8ra, txintxon, eskoba, tute, puntxo, mus eta domino txapelketa azkarrak ere egingo dituzte; irailaren 11etik aurrera eman ahal izango da izena bazkarian zein txapelketa azkarretan.