Hainbat berrikuntza ditu Alurrek ikasturte berrirako

Ataria 2017ko irailaren 5a

Alurr dantza taldeak izen ematea zabaldu du. Iraila osoan zehar eman ahalko da izena eta horretarako dantza taldearen webgunean edo kultur etxean dauden inprimakiak bete behar dira.

Ikasturte honetan umeen sormena eta adierazmena lantzeko eskolak eskainiko dituzte lehen aldiz, "dantza erakusteaz gain, euren irudimena eta gorputz askapena landu ahal izango dituzte", esan dute.

Era berean, Haur Hezkuntzako bigarren mailako haurrek izena eman baino lehen eskolak probatzeko aukera izango dute. Bi egun izango dituzte horretarako: irailaren 14a eta 21a, 16:45etik 17:15era lokal zaharrean.  

Alurreko arduradunek esan dutenez, dantza solteko eskola bereziak ere izango dira, nahiz eta ikasle berrien ordutegi eta egunak ez dituzten zehaztu oraindik. Bukatzeko plazako dantzak ikasteko gurasoen eta helduen taldea hiru hilabetez mantenduko dutela esan dute eta iraupena luzatzeko aukera ere egongo dela.

Zalantzak argitzeko alurr.net webgunera jotzeko edo 635 75 70 48 telefono zenbakira deitzeko eskatu dute. Kultur etxean ere informazioa eskura dezakete herritarrek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!