2004 eta 2010 urteen artean jaiotako haur eta gaztetxoen txanda 11:00etan izango da. Izen ematea 10:30ean irekiko dute, plazan bertan.
Helduak arratsaldean ariko dira. 16:00etan proba herrikoian parte hartzen duten 14 urtetik gorakoak aterako dira, eta hamar minutu beranduago aterako dira proba luzekoak. Azken honetan 16 urtetik gorakoak atera daitezke. Izen ematea hemen egin daiteke.
Ibilbide herrikoia zein luzea aldez aurretik ezagutu nahi dutenek ostegunean, hilak 7, izango dute aukera. 18:00etan elkartuko dira Ibarrako plazan, ibilbidea egiteko.