Ibarra, Azoka eta Piparra azoka berezian egin ohi duten lehiaketa gastronomikorako izen ematea zabaldu dute. Irailaren 12a da azken eguna eta xeplajke@gmail.com helbidera idatziz edo 652 73 73 08 telefono zenbakira deituta egin daiteke. Aurten lehen aldiz gilda ezaguna ere egin beharko da. Ondorioz, 6 pintxo egin beharko dira Ibarrako piperrekin eta 8 gilda pintxo. Azoka irailaren 17an izango da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?