Unai Iribar zazpigarren, munduko junior txapelketan

Ataria 2017ko abuztuaren 25a

Ibarrako txirrindularia, Italiako Montichiari hirian dago, bertan ospatzen ari den pistako munduko junior txapelketan, Espainiako selekzioarekin. Atzo jokatutako scratch proban lortu du, Iribarrek, zazpigarren postua.

Lehia horretan azkarrena, Daniel Babor txekiarra izan da, Filip Prokopyszyn poloniarraren Ivan Ruiz argentinarraren aurretik. Guztira, mundu osoko 24 txirrindularik hartu dute parte proba horretan eta Iribar izan da Espainiako selekzioarekin aritu den bakarra. Belodromoari 40 itzuli eman behar izan dizkiete txirrindulariek, 10 kilometrotako ibilbidea osatu arte. Finalera sailkatzeko proban ere, zazpigarrena izan zen Iribar. Orain, bihar jokatuko den omnium proba du begiz jota ibartarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!