Ibarrako Sanbartolomeak 2017

Trafiko erregulazioak San Bartolome festetan

Ataria 2017ko abuztuaren 18a

Ibarrako Udalak jakinarazi duenez, datorren astean, hilaren 23tik 27ra bitarte ospatuko diren Sanbartolomeetan, zenbait trafiko mozketa eta erregulazio izango dira Euskal Herria kalean.

5 egun horietan, ekitaldi ugari antolatzen dituzte Ibarran, eta gehienak igarotzen dira herria zeharkatzen duen GI-2130 errepidetik. Hortaz, jarduera ezberdinak direla eta, honako egun eta orduetan egongo da itxita kalea:

  • Abuztuak 23, asteazkena: Erraldoien konpartsa (12:15-13:15 eta 18:15-19:15).
  • Abuztuak 24, osteguna: Haurren danborrada (11:30-13:00).
  • Abuztuak 24, osteguna: Helduen danborrada (22:45-00:15).
  • Abuztuak 25, ostirala: Kale-antzerkia (12:30-13:00).
  • Abuztuak 26, larunbata: Emakumezkoen harri-tira proba (19:00-21:00).
  • Abuztuak 27, igandea: Kuadrillen kalejira (13:00-14:30).
  • Abuztuak 27, igandea: Piperra erretzea (00:00-00:30).

Mozketa edota erregulazio horiek kalte gutxi sortuko dituztelakoan, aldez aurretik, Udalak barkamena eskatzen die herritarrei, edonolako eragozpenak izan daitezkeelako, eta eskerrak ematen dizkie beraien laguntzagatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!