Gaizka Maizak lau urterako kontratua sinatu du GBCrekin

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 17a

Datorren denboraldian Iraurgin ariko da ibartarra, utzita, urrezko LEB mailan.

Taldea sendotzeko fitxaketetan dabil Gipuzkoa Basket, eta izen horietako bat eskualdekoa da: Gaizka Maiza ibartarrak lau urterako hitzarmena sinatu du ACBko taldearekin.

2015/2016 denboraldi amaieran aritu zen, Maiza, estreinakoz, maila gorenean, eta Porfi Fisac entrenatzaileak berriro jo du beregana, lanerako.

Hasiera batean, ibartarra Iraurgi taldean ariko da, nahiz eta entrenamenduak Iraurgin eta GBCn osatuko dituen. Talde gipuzkoarrak atzo plazaratu zuen albistea, eta guztira zortzi dira, Maizarenarekin, talde gipuzkoarrak egindako fitxaketa berriak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!