Ibarrako Sanbartolomeak 2017

Ibarran ere, argi gorria eraso matxistei

Tolosaldeko Ataria 2017ko abuztuaren 16a

Ate joka dira Ibarrako festak eta, aspaldidanik egin ohi den bezala, Tolosaldeko herritar askok San Bartolome jaiak aukeratuko dituzte, udari adio esateko. Dantzaz, algaraz eta musikaz gain, ordea, ibartarrek jaien alderik ilunenari begira ere jarri nahi izan dute, festen atarian: eraso matxistei begira.

Horrela, udalak hainbat ibartarren aurpegiak baliatu ditu, Ibarran ez ezetz da! bideoa osatzeko. Ikus-entzunezkoaren bitartez herritarrei helarazi nahi izan dizkiete, emakumeek egunero bizi edo sentitu ahal dituzten egoerak, enpatia sortuz; eraso matxisten aurkako argi gorria indartsu piztuz.

Guztia, mezu argi batekin amaitzeko: Ibarrako jaietan inork ez duela inolako eraso matxistarik onartuko. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa, eta erasoen aurrean laguntza eskatzeko balia daitezkeen bideak ere eskaini dituzte ikus-entzunezkoaren amaieran.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!