100 neska-mutil Oporretan Euskaraz udaleku irekietan

Ataria 2017ko uztailaren 27a

Parte hartzaile zaharrenak, erreka garbitzen aritu ziren Gaztezuloren laguntzarekin. REBEKA CALVO

Ekitaldiz betetako hilabete pasatxo izan dute Ibarrako gazteek; Oporretan Euskaraz udaleku irekiak izan dituzte eta bukatzeko jaialditxo bat ere eskaini zuten.

100 neska-mutilek hartu dute parte Oporretan Euskaraz Ibarrako udaleku irekietan. 2 eta 10 urte arteko gazteek hartu dute parte eskolak bukatu eta pasa den astea bitarteko udalekuetan. Bai begiraleak eta baita haurrak ere, gustura aritu dira aste hauetan, aisialdiaren bidez euskara ere sustatuz.

Txikienak Emeterio Arreseko eraikinean eman dituzte asteak. Piraten, uraren edo San Fermin egunak ospatu dituzte eta batzuk Larraul eta Altzora lo egitera ere joan dira.

Parte hartzaile zaharrenak gainera, Gaztezulorekin batera, erreka garbitzen aritu ziren eta ateratako zikinkeriaren inguruan hausnartzeko tartea ere hartu zuten. Udaleku irekiak pasa den astean amaitu zituzten eta Gaztezulorekin batera, jaialdi bat eskaini zuten. Antzerkitxo bat ere prestatu zuten eta bukatzeko, apar festa izan zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!