Ibarrako San Inazio auzoko egitaraua

Ataria 2017ko uztailaren 26a

EGITARAUA

UZTAILAK 30, IGANDEA

11:00. Jaien hasiera.

11:00. Balkoien lore apaintze lehiaketa.

11:30. Haur festa: jokoak, tailerrak...

18:00. Pintxo eta postre lehiaketa.

19:00. Herri kirolak parte hartu nahi duen ororentzat, haurrak, gazteak eta helduak, Ibarrako sokatira taldearen eskutik.

21:00. Herri afaria. Afaria norberak eraman behar du, edaria eta kafea Festa Batzordeak jarriko du. Gaur da izena emateko azken eguna. Bizi Nahi elkartearen edo Gaztelumendi tabernetan eman behar da.

Ondoren. Musika DJ Andoniren eskutik.

UZTAILAK 31, ASTELEHENA

09:15. Meza.

Ondoren. Pintxo dastatzea.

Jai amaierako traka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!