San Inazio auzoak bere eguna ospatuko du

Ataria 2017ko uztailaren 27a

San Inazio eguna izango da datorren astelehenean, hilak 31, eta izen bereko Ibarrako auzoak bere jaiak ospatuko ditu.

Aurten bi eguneko egitaraua antolatu dute eta egun nagusia astelehena izango bada ere, igandean izango dituzte ekitaldi gehienak.

Azken urteetan ohitura bihurtu denez, herriko sokatira taldeak antolatuta herri kirolak izango dituzte arratsaldean eta goizean, txikienentzako joko eta ekitaldiak izango dituzte.

Herri afaria ere egingo dute. Jatekoa norberak eraman behar du eta edaria zein kafea Jai Batzordearen eskutik izango dute. Izena Bizi Nahi erretirodun eta pentsiodunen tabernan edo Gaztelumendi tabernan erosi ahal dira eta gaur da txartelak hartzeko azken eguna. Eguna DJ Andoniren musikarekin amaituko dute.

Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!