Alurr dantza eskolan izena emateko aukera

Ataria 2017ko uztailaren 11

Iraila bitarte egin ahal da matrikulatzea; txikienek izena eman aurretik bi saio izango dituzte probatu eta gustuko duten ikusteko.

Ibarrako Alurr Dantza Taldeak atzo ireki zuen datorren ikasturteko dantza eskolan izena emateko epea. Matrikulatzea, dena den, iraila bitarte egin ahal izango da www.alurr.net webgunean dauden inprimakiak beteta. Kultur etxean ere badaude izena eman ahal izateko bete beharreko inprimakiak.

Ordutegiak webgunean daude jada eta edozein zalantza izanez gero 635 75 70 48 telefono zenbakira deitu daiteke.

BERRIKUNTZA

Datorren ikasturtean berrikuntzarik ere izango dute. Izan ere, haurren sormena eta gorputz adierazmena sustatu asmoz hilero eskola bereziak eskainiko dituzte. «Dantzak erakusteaz gain, haurren irudimena eta gorputz adierazmena landu nahi ditugu», esan dute. Bestalde, txikienei zuzendutako beste eskaintza bat ere badu Alurrek, izena eman aurretik dantza ikastea gustuko izango duten ala ez ikusi ahal izateko. Irailaren 14an eta 21ean saioak eskainiko dituzte Alurreko Azkue auzoko lokalean, 17:00etatik aurrera. «Haurren interesa neurtzeko aukera eman nahi dugu ikastaroan izena eman nahi duten ala ez jakin ahal izateko, asmoa ez da maila neurtzea».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!