Ibarrako gazteak errekan gora eta behera ibili dira goizean goizetik. Bertan pilatzen den zaborra biltzen aritu dira eta ondoren, hausnarketan aritu dira, gizakiak sortzen duen kutsaduraren inguruan. Gaztezulo gazteguneak gidatu du auzolana.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?