III. Usakume Tiroketa igandean jokatuko da

Asier Imaz 2017ko ekainaren 27a

Roberto Martinezek irabazi zuen lehen edizioa, 2015ean. ASIER IMAZ

1.800 euro banatuko dituzte saritan; lehiaketa Ibarrako Elketalde zelaian jokatuko da, Okobio industrigunean.

Ibarrako III. Usakume Tiroketa uztailaren 2an, igandean, jokatuko da. Loatzo Ehiza Elkarteak antolatzen du txapelketa, eta Colombaire Tresnarekin jokatzen da. Eskopetariak goizez nahiz arratsaldez parte hartzeko aukera izango dute, 28 euro ordainduta. Usakume bakoitzaren kostua, aldiz, 4 eurokoa izango da. Izena lekuan bertan emango da.

Okobio industriguneko Elketalde zelaian, 10:00etan hasiko dira tiro hotsak. Goizeko saioa 13:00ak arte luzatuko da. Arratsaldekoa 16:00etatik 18:00etara izango da. Ondoren, sari banaketa ekitaldia hasiko da. 1.800 euro banatuko dituzte dirutan, eta horrez gain, 500 euroko bost erosketa txartel zozkatuko dira; Eizmendi Armadendan baliagarriak izango direnak.

 

SARIAK

III. Usakume Tiroketa

1. Txapela, trofeoa eta 500 euro.

2. Oparia eta 350 euro.

3. Oparia eta 250 euro.

4. Oparia eta 180 euro.

5. Oparia eta 150 euro.

6. Oparia eta 100 euro.

7. Oparia eta 90 euro.

8. Oparia eta 70 euro.

9. Oparia eta 60 euro.

10. Oparia eta 50 euro.

11.etik 40.era. Oparia.

Sari bereziak

Lehen erretirodunari, lehen emakumeari eta lehen juniorrari.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!