Zaintza eta euskara bat

Naiara Roldan de Aranguiz 2017ko ekainaren 21a

Diploma jaso dute ikastaroko ikasleek. TOLOSALDEKO ATARIA

Zaintza lanak eta euskara uztartuz Euskara Plus ikastaroa egin dute eskualdeko herritarrek; pasa den astean Ibarrako Garagunean izan ziren.

Euskara Plus ikastaroen bidez, euskara eta lanbide baten inguruko uztarketa egiten da. Ibarrak bere saioa izan du Garagunean; zaintza ikastaroa bertatik bertara jorratu ahal izan dute ikasleek. Guztira, hamar ikasle bertaratu dira, eta guztiak jatorri ezberdinekoak (Honduras, Guinea, Maroko, Pakistan), eta guztiek gainera helburu bakarra dutela: lana eta euskara uztartzea. Inguru euskaldunean bizi eta lan eginda, inklusioa bilatzea da asmoa, horretarako hizkuntzak duen garrantzia azpimarratuta, batik bat, adinekoak eta beharra duten pertsonak zaintzeko orduan.

Saioak erabat praktikoak izan dira eta zaintza lan arloari zuzendutako euskara landu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!