Ikasturteko lana, jendaurrera

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko eka. 16a, 15:01

Ikasturtean zehar Ibarrako kultur etxean egindako kultur lantegietako ikasle eta irakasleak bildu ziren atzo, kultur etxean. Izan ere, hilabete hauetan egindako lanekin erakusketa ireki dute eta uztailaren 7a arte egongo da zabalik. 55 pertsonek hartu dute parte kultur lantegietan, eta guztien lanak ikusi daitezke kultur etxean.

Zaharberritutako altzariak, margoak, egur tailak eta ehoziri lanak bildu dituzte erakusketarako. Lan klasikoak ikusi daitezke, baina baita lan berritzaile eta ausartak ere, batez ere margoen artean.

Ibarrako kultur etxean kultur lantegiak eskaintzen dituzte ikasturtean zehar eta badira urtero-urtero parte hartzen dutenak. Atzoko inaugurazioan guztiak elkartu ziren eta lanak nola egin dituzten eta datorren ikasturterako dituzten asmoez hitz egiteko aukera izan zuten.

Erakusketa astelehenetik ostiralera 09:30etik 14:00etara ikusi daiteke eta asteazkenetan baita arratsaldez ere, 16:00etatik18:00etara.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!