Baloia, festarako aitzakia

Irati Saizar Artola 2017ko ekainaren 11

Gazte Festak ari dira ospatzen Ibarran eta gaztetxoenak izan dira protagonista goizean. 3x3 futbol txapelketa jokatu dute. 

Metro gutxiren bueltan eta hiru kideko taldeetan bilduta, 3x3 futbol txapelketa jokatu dute Ibarran. Guztira, 25 taldek hartu dute parte. Gazte Festen baitan, arratsaldean, pintxopotea izango dute gaztetxean, Erein taldearen kontzertuarekin eta asteburuari amaiera emateko, Extarlus, Nikotina music eta Little Martin Selektah izango dira gaztetxean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!