Emanaldia egin bitartean, urtero moduan, patata tortilla erraldoia prestatu dute hainbat gurasok. 70 kilo patata, 35 dozena arrautza, 11 litro olio eta sei kilo tipula erabili dituzte. Dantzari gazteei eman diete aurretik, eta ondoren, herritarren txanda izan da. Txokolatea ere banatu dute Gazte Asanbladakoek.